DIETISTA-NUTRIZIONISTA
ENTRENATZAILE PERTSONALA


facebook Alazne facebook twitter alazne twitter

ZERBITZUAK

ENTRENATZAILE PERTSONALA


Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua izanik, prebentzio zein tratamendurako plan espezifikoak ezartzen dira, eta bertako ariketa-gelan aurrera eramateko aukera dago. Entrenatzaile pertsonalarekin saioak kontratatu daitezke, edota ariketa-gelarako sarrera librea, 6 pertsonako gehienezko edukiera ziurtatzeko aldez aurretiko ordua hartu beharko delarik. Ariketa-gelan makineria eta material desberdina topatuko duzu, zure saioak osoak eta askotarikoak egin ahal izateko.
entrenamendu zona
  • Makina kardiobaskularrak: 2 zinta, 2 bizikleta estatiko eta 2 eliptika
  • Funtzio anitzeko muskulazio-makina bat
  • 10 kg-ra arteko pisuak
  • Intentsitate desberdineko Theraband® zintak
  • Zintzilikatze-ariketetarako Air Fit Pro sistema
  • Bosu
  • Pisu desberdinetako baloi medizinalak
  • Tamainu desberdinetako Softball eta Fitnessball-ak

Entrenatzaile pertsonaleko zerbitzuak aukera eta saio kopuru desberdinak eskaintzen ditu, lesioen prebentzio eta tratamendurako, errendimendua hobetzeko, osasunerako jarduera fisikoaren aholkularitza, besteak beste. Kontratatutako saio kopuruaren arabera tarifak desberdinak dira.
Bestalde, ariketa-gela berak entrenatzaile pertsonalaren zerbitzua kontratatu gabe ere saio burutzeko aukera ematen du, beti ere gehienez 6 pertsona egongo direla ziurtaturik, eta bertan dagoen material guztia erabiltzeko aukerarekin. Aukera honek ere hilabetean egingo diren saio kopuruaren arabera prezio desberdinak eskaintzen ditu. Kontuan izan gehienezko edukiera bermatzeko beharrezko dela aldez aurretik ordua hartzea, eta hori zerbitzua kontratatzeko unean egin daiteke, edo egunez egun.
entrena endu zona
Gainera, aurreko bi zerbitzuen arteko konbizazioa ere eskaintzen da, hau da, entrenatzaile pertsonalarekin ordu zehatz batzuez gain, jarduera fisiko gehiago egiteko asmotan ariketa-gelan entrenatzeko beste ordu kopuru batzuk kontratatzeko aukera.
Eta noski, osasuna bermatzeko eta baita gaixotasun asko prebenitu eta tratatzeko jarduera fisikoa egitea eta elikadura zaintzea beharrezkoa denez, entrenatzaile pertsonal eta elikadura kontsulten arteko konbinazioa ere aukeragai izango da.

Zigordia 26, ZARAUTZ - T. 943 047 942 / 625 349 430 - alazneagirrezabalaga@gmail.com

euskera
castellano

hasiera - zerbitzuak - kokapena - kontaktua - galeria - mapa web - lege oharrak- desarrollado por: conunpunto.com